Pailazoen emanaldi berria ostiralean

2025 / 11 / 17

Urteroko hitzorduari jarraituta aurten ere etorriko dira Euskal Herriko pailazo ezagunenak Eskoriatzara, azaroaren 21ean izango da, ostirala, arratsaldeko 18:00etan.

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lorek ZERUA LAPURTU DUTE ikuskizun berria aurkeztuko dute gainontzeko lagunekin batera, eta emanaldian Birtxi farozainaren pertsonaia izango dute bidelagun. Virginia Garciak, Aranzadiko astronomia saileko dibulgatzaileak eman dio arima pertsonaia honi, eta beraren laguntzaz zeruko sekretuak deskubrituko dituzte sudurgorriek eta abesti berriak entzun eta dantzan egiteko aukera ere izango dute bertaratzen direnak.

Sarrerak salgai

Dagoeneko sarrerak salgai daude eta erosteko 2 bide:

  • Presentzialki: Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian (6€)
  • On-line (7€)

Kontuan izan behar da, adin guztietakoek behar dutela sarrera.