Jubilatuen taberna ustiatzeko lehiaketa publikoa
2025 / 11 / 20
Jubilatuen tabernaren egungo kontratua bukatzear dagoenez, udalak lehiaketa publikoa ireki du zerbitzuaren ustiapena berria kontratatzeko.
Interesdunek webgune honetan kontsultatu eta deskargatu ahal izango dituzte baldintza teknikoen eta baldintza administratiboen pleguak.
Ustiapen-kontratuak, beste batzuen artean, honako hauek barne-hartzen ditu:
- Tabernaren eta aretoaren zerbitzuarekin lotutako tresnak eta instalazioak garbitzea.
- Jubilatuen etxean atezain zerbitzua eskaintzea.
- Eraikinaren beheko solairuan, jubilatu etxeko tabernaren ondoan dauden komun publikoak garbitzea. Komun horiek 11:00etatik 22:00etara egon beharko dute erabilgarri.
Kontratuak gehienez lau urteko iraupena izango du, eta proposamenak aurkezteko epea abenduaren 4an bukatzen da.
Informazio gehiago eta proposamenak aurkeztea:
- H@ZI – udaletxean astelehenetik ostiralera 8:00 – 14:30
- hazi@eskoriatza.eus
- 943 71 44 07
