2025eko azaroko ohiko plenoa

2025 / 11 / 21
  • Eguna: azaroaren 27a (osteguna)
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bileraren akta onartzea.
  2. Alkatetzaren jakinarazpenak.
  3. Bake epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko proposamena.
  4. Idazkaritza-kontuhartzailetzak jarritako eragozpenak (2025eko hirugarren hiruhilekoa).
  5. 2025eko hirugarren hiruhileko finantza eta ekonomia arloko informazioa (Gipuzkoako lurralde historikoko erakundeen aurrekontuei buruzko 21/2003 Foru Arauaren 64. artikulua).
  6. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  7. Kredituak aldatzeko 20. espedientea: kreditu gaikuntza.
  8. Dirulaguntzen 2024-2027 Plan Estrategikoaren 3/2025 aldaketa.
  9. Olazar jubilatu etxeko taberna-areto zerbitzua ustiatzeko esleipen kontratua suntsiaraztea.
  10. “Debagoiena ehunduz” programa garatzeko lankidetza hitzarmena formalizatzeko proposamena.
  11. Etxez etxeko laguntza emateko zerbitzuaren kontratua aldatzea.
  12. Galde-eskeak.