Gabonetako parkerako begiraleak behar dira
2025 / 11 / 27Datorren abenduaren 29an eta 30ean Gabonetako parkea egingo da Eskoriatzan. Urtero bezala, parkeko ordutegia goizeko 11:00etik 13:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara izango da eta parkea dinamizatzeko begiraleak behar dira.
Begirale izateko baldintzak
Begiraleen eginbeharrak honakoak izango dira: eskulan tailerrak antolatu eta dinamizatu, puzgarrietarako txandak (adinak eta kopuruak kontua izanik) eta zainketa antolatu, sarrerak saldu eta parkea garbi mantentzea.
Hona hemen begiraleek bete beharreko baldintzak:
- 18 urte beteak izatea.
- Euskarako B2 maila izatea.
- Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketako Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztea.
Balorazioa
Guztira 12 begiralek egingo dute lan Gabonetako parkean eta jasotako kurrikulumak ondoren zehazten den puntuazioaren arabera baloratuko dira.
- Monitore titulua: 3 puntu.
- Ikasketak: 3 puntu. Magisteritza, pedagogia, haurrekin zerikusia duten ikasketak egiten egotea edo amaituta izatea.
- Eskoriatzako gabonetako parkean esperientzia urte bakoitzeko: 2 puntu.
- Eskoriatzako udaleku irekiak urte bakoitzeko: 1 puntu.
- Euskararen C1: 1 puntu.
Puntuazio altuena jasotzen dutenekin harremanetan jarriko da udala eta hautatuei emailez jakinaraziko zaie abenduaren 12an.
Izen-ematea
Begirale izatea eskatzeko formularioa bete behar da eta formularioan adierazitako ikasketak eta ziurtagiriak egiaztatu ahal izateko, helbide honetara bidali behar dira: gazteria@eskoriatza.eus
Formularioa bete eta ziurtagiriak bidaltzeko azken eguna abenduaren 11a izango da.

