Urtarrileko egitaraua prest dago

2026 / 01 / 08

Gabonak pasatuta, urtarrila ere ekintzaz betea dator eta dagoeneko egitaraua prest dago. Punta puntako zine emanaldiak egongo dira, hain zuzen ere Donostiako Zinemaldian Jose Ramon Soroiz protagonista izanik aktore onenaren saria jaso zuen Maspalomas filma eta urrezko maskorra irabazi zuen Los Domingos filma ikusteko aukera egongo da.

Maspalomas igande honetan izango da, urtarrilaren 11n, arratsaldeko 19:00etan Zaldibar antzokian. Eta Los Domingos, berriz, urtarrilaren 25ean ordu eta leku berean.

Sarrerak salgai daude kiroldegian eta www.bibe.me plataforman.

Bakardadea

Bakardadeari buruzko hausnarketa egiteko aukera ere egongo da, urtarrilaren 22an, osteguna, eskainiko den hitzaldian. Komunitateak gai honetan duen zereginari buruz hitz egingo du Elisa Sala Mozos ikerlari eta gizarte aholkulariak. Arratsaldeko 18:00etatik 19:30era izango da, kultur etxean.

Liburutegi aktiboa

Horrez gain, hilero izan ohi den moduan, liburutegiak ere bere eskaintza propioa izango du, besteak beste ostegun bitan Literatura Solasaldiak,  eta larunbat honetan (hilak 10) Xake goiza.

Inauterietako dantza ikastaroa

Otsailean inauteriak izango direnez, dagoeneko hasita daude eragile desberdinak inauterien egitaraua prestatzen eta otsailaren 17an izango den Kukumarru Egunari kolorea emateko, Gorosarri dantza taldeak inauterietako dantza ikastaroa egingo du urtarrilaren 19, 26 eta otsailaren 2 eta 9an. Izena-emateko formularioa bete behar da eta dantza taldeak kideak formularioan izena ematen dutenekin harremanetan jarriko dira ordainketa modua bideratzeko. 12 urtetik gorako gutztiak gonbidatu nahi dira, ikastaroan izena ematera.

Haurrentzako zine emanaldiak, ludoteka eta gaztelekuko egitarauak eta Maren Bruña eskoriatzarra parte den “Los puntos de vista de Shakespeare” antzerki emanaldiak ere osatuko dute egitaraua. Antzerki horretarako sarrerak Manuel Muñoz kiroldegian erosi ahal izango dira, urtarrilaren 12tik aurrera.

Ekintza guztiak ikusi eta xehetasunak ezagutzeko, kontsultatu www.eskoriatzakoagenda.eus webgunea.