Mozorroak prestatzeko udal lokala erabiltzea

2026 / 01 / 15

Inauteriak gertu daude eta otsailaren 14an kalean ikusiko ditugun mozorroak eta karrozak prestatzeko lokal bar jarri du udalak koadrilen esku. Lokala erabiltzeko eskaerak egiteko epea zabalik dago:

Lokalak erabiltzeko arauak

  • Talde edo koadrilla bakoitzak ordezkari bat izendatuko du, eta ordezkari horrek beregain hartuko du taldearen ekintzen erantzukizuna.
  • Adintxikikoez osatutako koadrillek adineko pertsona bat izan beharko dute ordezkari. Pertsona horrek sinatuko du udalarekin hitzarmena eta koadrilla lokalean dagoenean, bertan egon beharko du.
  • Lokalaren giltza ordezkariak jasoko du Udalarekin hitzarmena sinatu ondoren.
  • Ezin dira giltzen kopiak egin.
  • Koadrilla bakoitzak bere materiala eta tresnak eraman beharko ditu.
  • Lokala ezingo da erabili 21:00etatik aurrera.
  • Lanaldia amaitzean, lokala garbi eta txukun utzi beharko du.
  • Talde bat baino gehiago egongo denez lokal berean, besteen gauzak ez dira ikutuko eta erabiliko.
  • Otsailaren 22rako dena garbi eta batuta utzi beharko da. Ondoren, giltza udaletxean entregatuko da.
  • Udalak ez du bere gain hartzen lokalean gerta daitezkeen ezbeharren edo istripuen erantzukizuna.

Eskaerak

  • Online : ziurtagiri digitala beharrezkoa da (Izenpe, B@KQ…)
  • Presentzialki: H@ZI zerbitzuan astelehenetik ostiralera 9:00 – 13https://udal.egoitza.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/registroEntrada.do?De=EU034:30 ordutegiak