Inauterietako mozorro lehiaketa
2026 / 01 / 26
Azken urteetan inauterietako larunbatean ohikoa den bezala, aurten ere mozorro desfilea/lehiaketa egingo da. Eta hauek dira lehiake arautuko duten oinarriak eta emango diren sariak:
- Lehiaketan parte hartzeko otsailaren 14an, larunbata, eguerdiko 13:00etan egingo den desfilean irten beharko da. Sariak emateko desfile osoa egiten duten pertsonak edo taldeak baino ez dira kontuan hartuko, hau da, Partxis plazatik irten eta Santa Marinan amaitzen dutenak.
- Izena-ematea: Desfilean parte hartzeko ez da derrigorrezkoa aldez aurretik izena ematea, baina antolaketa lanetan lagunduko duenez, parte-hartu nahi dutenek formulario hau bete ahal izango dute eguna baino lehen. Egunean bertan, 12:30etik aurrera, kiroldegi aurrealdean egongo den mahaian ere eman ahal izango da izena.
- Desfilea: 13:00etan hasiko da, beraz, parte-hartu nahi dutenek 12:45ean kiroldegi aurrealdean egon beharko dute.
- Ibilbidea: Intxaurtxuetatik herriko plazara, eta Santa Marina plazan bukatu.
- Erakustaldia edo dantzaldia egin nahi duten taldeak plaza parean geldituko dira. Saiatu erakustaldia gehienez 5 minutukoa izaten.
Epaimahaia: udaleko kultura batzordeak izendatuko du.- Sariak banaketa: arratsaldeko 18:30ean egingo da herriko plazan.
Sariak
3 kategoriatan banatuko dira, eta honakoak izango dira
16 urtetik gorakoentzat
16 urtetik beherakoentzat
- Orginalitatea: 80 €
- Animazioa: 80 €
- Muntaia: 80 €
- Sari sorpresa: 80 €
Familiarra edo adin askotarikoak: 160 €

