Gurasotasun positiboa izeneko tailerra abian
2026 / 03 / 12
Eskoriatzako eta Aretxabaletako udaletako gizarte zerbitzuek eta osasun sistemak elkarlanean 0-3 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako Gurasotasun positiboa izeneko tailerra antolatu dute, gurasotasunaren esperientziak partekatzeko aukera emango duena.
Saioak apirilaren 15ean jarriko dira martxan Aretxabaletako Karmele Igartua Aretoan. Guztira, lau saioz osaturiko tailerra izango da, eta saioak dinamizatuko dituzte Aretxabaletako Zerbitzu Soziohezitzaileko eta Psikosozialeko koordinatzaileak eta Eskoriatzako Zerbitzu Soziohezitzaileko eta Psikosozialeko psikologoak.
Espazio honetan, alde batetik, oinarri teorikoak azalduko dira, hala nola haurren garapenean eta oinarrizko beharretan sakontzea, edota heziketa eredu positiboen sustatzea eta auto-zaintzaren garrantzia; eta bestetik bizipenak, emozioak eta esperientzia oinarri izango diren ezagutza eraikiko da.
Informazio gehiago eta izena-emateko bideak Eskoriatzan:
- ghpz.eskoriatza.lorratz@gmail.com
- gizarte@eskoriatza.eus
- 943 71 44 07
Informazio gehiago eta izena-emateko bideak Aretxabaletan:
