Jaiak antolatzeko dirulaguntzak

2026 / 04 / 24

2026ko apirilaren 22an argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Eskoriatzako auzo eta elizateetan jaiak antolatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak.

Deialdi horren helburua da herrian gizartea eta kultura dinamizatzea, herritarren parte-hartzea bultzatuz eta tokiko tradizioak indartuz auzo eta elizateetan antolatzen diren jai herrikoien
bidez.

Dirulaguntza eskuratu ahal izango dute irabazi-asmorik gabeko elkarteek, jai-batzordeek eta herritarrei irekita dauden auzoetako jaiak antolatzen dituzten bestelako kolektiboek.

Dirulaguntzek antolaketa gastuen zati bat finantzatzen lagunduko dute: kultur ekitaldiak, haurrei zuzendutako jarduerak, azpiegiturak, komunikazioa…

Argitaratutako oinarrietan jasotzen dira parte hartzeko baldintzak, eskaerak baloratzeko irizpideak eta dirulaguntzak emateko prozedura. Besteak beste, kontuan hartuko dira jardueren izaera  parte-hartzailea, interes kulturala eta soziala, euskararen sustapena eta berdintasuna.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 25ean bukatzen da.