Beroari aurre egiteko ur-eremuak aurtengo udan

2026 / 06 / 01

Azken urteetako joerari jarraituta eta maiatzak bero-egun handiak izan dituela kontuan izanik, Eskoriatzan aurtengo udan 2 ur-eremu egokituko dira.

Santa Marina plazako txorrotak

Aurreko astetik martxan dago Santa Marina plazako ur-eremua. Bertan, bero asko egiten duen egunetan, horri aurre egiteko aukera izango da arratsaldeko 16:30etatik 19:00etara. Ur-gune freskagarriak bi elementuz osatutako sistema du:

  • goitik behera ur-lanbroa botatzen duen tutua
  • lurrean jartzen diren ureztagailuak.

Adin guztietakoek erabiltzeko gunea da eta horretara gonbidatu nahi ditugu herritarrak, urarekin freskatu, itzalaz gozatu eta gustura egoteko.

Guneaz disfrutatzeko urarekin jolasean jarduteko jostailuak, eguzkitan egoteko toailak, hondartzako aulkiak… eramatea posible izango da, eta bukaeran dena ondo jaso eta ingurua txukun uztea eskatzen zaie erabiltzaileei.

Gogoratu beharrekoa da, instalazioak ez daukala zaintza zerbitzurik beraz, haurren zaintza gurasoen ardura izango da.

Kanpoko igerilekua kiroldegian

Bestalde, ekainaren erdialdean Manuel Muñoz kiroldegiko kanpoko belardia zabalduko da. Eta beharrezkoak diren konponketa lanak eginda, uztailean kanpoko igerilekua jarriko da martxan. Uztailaren 2an zabalduko da haurrei zuzendutako igerilekua, eta hau izango da ordutegia:

Uztailean 2tik 31ra:

  • Astelehenetik ostiralera – 14:45 – 19:45
  • Larunbatak– 16:00 – 19:45
  • Igandeak eta uztailak 31  -ITXITA

Abuztuaren 1etik 31ra: 

  • Astelehenetik larunbatera – 16:00 – 19:45
  • Abuztuaren 10etik 16ra – ITXITA
  • Igandeak – ITXITA