2026ko ekaineko ohiko plenoa

2026 / 06 / 19
    • Eguna: ekainaren 25a (osteguna)
    • Ordua: 18:00
    • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkurareno akta onartzea.
  2. Alkatetzaren jakinarazpenak.
  3. Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren 1/2026 aldaketa egiteko proposamena.
  4. Ibarraundi baserriaren desafektazioaren behin-behineko onarpenaren aurka jarritako alegazioei buruzko eta desafektazioa behin-betiko onartzeko erabaki proposamena.
  5. Gizarte eta hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzua batera emateko lizitazioa arautu behar duten baldintza administratiboen eta teknikoen agiriak eta kontratazio espedientea onartzeko proposamena.
  6. Herriko jai eguna 2027rako.
  7. Adierazpen instituzionala Foruen Abolizioaren 150. urteurrena eta alkateen mugimenduaren 50. urteurrena direla eta.
  8. Galde-eskeak