Bihar puzgarriak Santa Marinan
2026 / 07 / 20
Bihar asteartea, uztailak 21, uretako puzgarriak izango dira Santa Marinan. Beroari aurre egiteko aukera ederra izango dute Eskoriatzako haurrek goizez nahiz arratsaldez egongo baitira puzgarriak zabalik.
Goizean udalekuetako haurrek hartuko dute gozatua:
- 10:00 – 12:30
Arratsaldez denontzat:
- 16:30 – 19:00
Udaleku irekien amaiera
Udaleku Irekietako azken hiru egunetan haurrek eurek proposatu dituzte egingo dituzten ekintzak, eta horrela amaiera berezia emango diete aurtengo udalekuei.
Gaur, olinpiadetan, begiralearen bila jolasean eta truke-jolasetan aritu dira. Bihar, berriz, uretako puzgarriez eta apar-festaz gozatzeko aukera izango dute.
Asteazkenean emango diote amaiera aurtengo udalekuei. Horretarako, herriko plazan amaiera-ekintza erraldoia egingo dute, hainbat txokotan antolatutako jolas eta ekintzez gozatzeko aukera izango dutelarik.
