Kanpoko igerilekuaren ordutegia udaldian
2026 / 07 / 20
Uztailaren 2tik aurrera zabalik dago Manuel Muñoz kiroldegiko igerilekua, eta hauxe da uztailean eta abuztuan izango duen ordutegia.
Uztailean 2tik 31ra:
- Astelehenetik ostiralera – 14:45 – 19:45
- Larunbatak– 16:00 – 19:45
- Igandeak eta jaiegunak (25 eta 31) – ITXITA
Abuztuaren 1etik 31ra:
- Astelehenetik larunbatera – 16:00 – 19:45
- Abuztuaren 10etik 16ra – ITXITA
- Abuztuaren 24tik 31ra:
- Astelehenetik ostiralera – 15:45 – 19:45
- Larunbatak– 16:00 – 19:45
- Igandea – ITXITA
Arauak
Erabiltzaile guztiei eskatzen zaie igerilekua behar bezala erabili dezatela eta indarrean dauden arauak errespeta ditzatela:
- Kanpoko igerilekuan, 6 urte bitarteko haurrak ibili daitezke, betik pertsona heldu batek lagunduta.
- Barruko igerilekuan 8 urtetik beherako haurrak pertsona heldu batek lagunduta egon beharko dira.
- Belarretan oinutsik ibili behar da.
- Debekatuta dago erretzea.
- Debekatuta dago igerileku eremuan beirazko edozein material sartzea.
- Zakarrontzi selektiboak erabili behar dira, ingurua garbi mantentzeko.
- Ezin da baloiarekin jolastu. Jolas esparru bat dago bertan dauden jokoekin aritzeko.
- Ezin da motxilarik sartu igerilekuetako eremuetara.
- Debekatuta dago ur ertzean bultzaka, saltoka eta korrika ibiltzea, arriskutsua baita.
- Ezin da instalazioetara patin, patinete edo bizikletarekin sartu, ezta horiekin bertan ibili ere.
- Sorosleak esandakoari kasu egin beti.

