Boluntarioak behar dira IZEBA proiektuan.

2014 / 05 / 21

Boluntarioak behar dira Izeba proiektuaren laguntza Debagoienako adingabeei zabaltzeko.baketik ona

2009an, Baketik-ek Izeba Proiektua abian jarri zuenean, aurrera eramateko boluntarioak eskatu zituen.
Orduan ez zekiten zein izango zen emaitza, zer nahi zuten jakin  arren: bakarrik zeuden adingabeko atzerritarren «osaba-izeba» izan nahi zuten pertsona eta familia boluntarioen sarea osatzea.
2012tik eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentuarekin ados jarrita, esperientzia bertako adingabeengana ere zabaldu zen. Hori dela eta, egun, Izeba Proiektuak harrera egoitzan bizi diren adingabe
guztiengana iristen saiatzen da. Boluntarioek babesa eta laguntza eskaintzen diete, esate baterako, ikasketa arrazoiak direla medio beren etxetik gertu bizitzera doan iloba batekin jokatuko lukeen osaba/izeba bat bezala jokatuz. 70 familia eta adingabe baino gehiago dira esperientzia hau bizi izan dutenak oso emaitza positiboarekin
Hobetzeko eta errealitatea aldatzeko gaitasuna daukagu aukera dezakegulako. Aukeratze harrigarrienetako bat, giza duintasunaren berezkoena eta aldi berean aldaketa-potentzial handiena duena elkartasuna aukeratzea
da. Elkartasuna aukera dezakegu; baina egia da ikustea kostatzen den aukera dela.
Izeba Proiektuaren esperientzia ikustera gonbidatzen dugun elkartasunezko aukera bat da. Aukeratu ahal izateko beharrezkoa da ikustea. Ikusi ahal izateko lehen urratsa informatzea da.

Hurrengo baliabidetan egin dezakezu:

  • ·943-251005 telefono-zenbakia.
  • ·www.izeba.org web gunea.
  • ·Arrasaten eskainiko den hitzaldia, maiatzaren 27an, asteartea, 19:00etan Kulturaten.

Informazio gehiago