Kirol eskaintza berria martxan da
2014 / 09 / 152014-2015 ikasturteko kirol eskaintza berria martxan dago, aurtengo berrikuntzen artean Welness-Osasun zerbitzua dago, besteak beste Pilatesa, Body-balanzea eta Gimnasia Abdominala eskaintzen dituena. Gainera, Spinningerako gela berria erabiliko da eta sentsazioen eta pultsazioen kontrola eramateko sistema berria estreinatuko da. Eskaintzaren artean Zumba ere eskainiko da eta Osasun-Fitness Gelako monitoreak ordutegi zabalagoa izango du. Eskaintza berri honen helburu nagusia herritarren artean bizi-ohitura osasunsuak sustatzea da.
Eskaintzaren xehetasun guztiak webgune honetan kontsultatu daitezke eta nahi duenak doan 2 saio egiteko aukera izango du.
Saioak urriaren 1etik aurrera martxan egongo dira.
Kirol jardueretan izena ematea
Izena ematea kiroldegian edo emailez (kiroletxe@eskoriatza.net) egin daiteke. Horretarako webgune honetan orria deskargatu daiteke eta orri horrekin batera ordainketa agiria entregatu beharko da. Ordainketa egiteko kontu korrontea hau da:
ES05 3035 0452 01 4520000946
Fitness jaia
Urriaren 11n, zapatua, ekintza desberdinak probatzeko aukera egongo da Manuel Muñoz kiroldegian, goiz guztian zehar egingo den eskaintza berezian.
Animatu eta parte-hartu!!