0KM Gabonetako azoka

2023 / 11 / 22

Abenduaren 3an, igandea, Eskoriatzako plazan egongo den karpa haundi batean 0KM Gabonetako Azoka egingo da. Bertan, Eskoriatzako eta inguruetako artisauek eta ekoizleek parte hartuko dute, eta horretaz gain, aukera izango dugu Gerigardo artisau garagardoa eta pintxo goxoak dastatzeko “Alarma Morea” taldearen musika emanaldiaz gozatzen dugun bitartean.

Azoka hau azken urteetan Ibarraundi museoan egin izan bada ere, aurten data eta kokapena aldatuta dator, baina bertan aurki daitezkeen produktuen barietatea mantendu eta handitu egin da, helburua orain artekoa bera izanda: makro ekoizpenetik ez datozen produktuak aurkeztea, hau da, lehen hazia sartu zuena edo azkenengo puntada eman zuena bertakoa izatea.

Azokan, momentuz, honako produktu hauek egongo dira: zurezko erlojuak, poltsak eta koleteroak, haziekin egindako artikuluak, xaboiak, xanpuak, ukenduak, artilezko artikuluak, zilarrezko bitxiak, kuartzo-olioak, zeramika, eta askoz gehiago.

Parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago oraindik, beraz, interesa duenak 650 49 51 66 telefono zenbakira deitu edo whatsappa idatzi.