144 pertsona elkartu ziren jubilatuen omenaldian

2022 / 10 / 04

Urriaren 2an, urtero bezala, 65 urtetik gorakoek omenaldia jaso zuten kiroldegian. Bertan 144 jubilatu inguru elkartu ziren.

12:30etan meza nagusia San Pedro elizan. Irteeran txistulariak izan zituzten zain eta 14:00etan bazkaria hasi zen pilotalekuan.

Bazkalostean, bazkarira joandako emakume eta gizonezko nagusienak omendu zituzten: Carmen Uribesalgo, 93 urteko emakumea, eta Domingo Guirao, 93 urteko gizonezkoa Carmeni lore sorta eder bat eman zion Puri Regidor zinegotziak, eta Domingori  txapela jarri zion Maite Uribe zinegotziak, bertaratutakoen txalo zaparrada artean.

Ondoren, herriko denda, taberna, banketxe, enpresa, eta Udalak emandako opariak banatu zituzten erretiratuen elkarteko kideek.

Azkenik, bukatzeko, dantza izan zuten Luis Miguel Lekuonak jarritako musikarekin. Bazkarira joandako guztiek oso giro ederrean pasatu zuten eguna.