2018ko Ordenantza Fiskalen hasierako onarpena
2017 / 10 / 06Udalbatzarrak, 2017ko irailaren 26an egindako bilkuran, hasierako onarpena eman zien 2018. urteko Ordenantza Fiskalei. Orain, jendaurrean dago hasierako onarpen hori, nahi duenak aztertu eta bidezko alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Aldaketa txikiak
2018. urterako Ordenantzetan ez da aldaketa handirik aurreikusi, bigarren urtez izoztu egingo dira zerga eta tasa gehienak. Igoera izango duen bakarra Urari dagokion tasa izango da, hain zuzen ere %2,8 igoko dena. Eta lehen aurreikusi barik zeuden hobari edo zerga batzuk gehitu dira, hala nola motor hibrido eta elektrikoentzako hobaria, edo udal lokala erabiltzeko prezioa.
Erakusketa publikoa azaroaren 15 arte dago zabalik eta epe horretan Ordenantza berriaren proposamena aztertu eta alegazioak aurkezteko aukera dago.