2022ko azaroko ohiko osoko plenoa

2022 / 11 / 22

  • Eguna: Azaroaren 22a (asteartea)
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Udal langileen ordainsarien igoera gehigarria onartzea 2022rako.
  4. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  5. Onartutako eskubideen baja onartzea.
  6. E-goitek SL-ren faktura ordaintzea (urriko kirol zerbitzuak).
  7. Abenduaren 28ko 20/2021 Legetik eratorritako aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuaren inguruan, horren kudeaketa materialerako kudeaketa-gomendioa Gipuzkoako Foru Aldundiari. Hitzarmena formalizatzea.
  8. Eskoriatzako kaleak garbitzeko zerbitzua emateko kontratuaren laugarren luzapena.
  9. Eskoriatzako berdeguneak, parkeak, lorategiak eta pasealekuetako zuhaitzak zaintzeko eta mantentzeko zerbitzua emateko kontratuaren laugarren luzapena.
  10. Eskoriatzako Udalaren titularitateko hainbat udal eraikin eta lokal garbitzeko zerbitzua emateko kontratuaren hirugarren luzapena.
  11. Gurutze Gorriarekin hitzarmena sinatzea nazioarteko babes eskatzaileen eta onuradunen harrera eta integrazio programa garatzeko.
  12. Eskoriatzako EHBilduk aurkeztutako Erakunde Adierazpen proposamena: azaroak 25-indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna.
  13. Eudelek eskatuta EAJ/PNVk proposatutako Erakunde Adierazpena: azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako eguna.
  14. Galde-eskeak.