2023ko Udal Hauteskundeak

2022 / 12 / 23

Espainiar ez diren baina Espainian bizi diren EBko herritarrek eta udal-hauteskundeetan botoa emateko eskubidea elkarri aitortzen dioten akordioak indarrean dituzten herrialdeetako herritarrek bozkatu ahal izango dute 2023ko maiatzaren 28ko udal-hauteskundeetan, betiere, hauteskunde horietan indarrean dagoen hautesle-erroldan sartuta badaude eta bozketaren egunean adinez nagusiak badira.

Hauteskundeetarako indarrean dagoen hautesle-erroldan sartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik udal-erroldan izena ematea eta Espainiako udal-hauteskundeetan botoa emateko eskubidea erabiltzeko borondatea adieraztea.

Hauteskunde Erroldaren Bulegoaren komunikaziorik jaso ez bada, Eskoriatzako Udalean aurkeztu ahal izango dute eskabidea.

Eskaera egiteko epea:

  • Europar Batasuneko herrialdeetako nazionalak: 2023ko urtarrilaren 30a.
  • Udal-hauteskundeetarako botoen elkarrekikotasun-akordioak dituzten herrialdeetako herritarrak: 2023ko urtarrilaren 15a.