2024/25 ikasturterako kirol jardueren eskaintza

2024 / 08 / 27

Hona hemen  24/25 ikaturterako kirol jardueren eskaintza, ordutegiak eta prezioak (PDF)

SAIOEN HASIERA ETA IZEN EMATEAK

  • Lehorreko eta aquagymeko ikastaroak irailaren 16an  hasiko dira eta izen ematea abuztuaren 26tik irailaren 6ra izango da. (Eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa den ikastaroetan plazen esleipena zozketa bidez egingo da).
  • Igeriketa ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira eta  izen ematea irailaren 12tik 23ra izango da. (Eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa den ikastaroetan plazen esleipena zozketa bidez egingo da).

Izena emateko:

ATE IREKIAK

Irailaren 9an, 10ean eta 11n ate irekien jardunaldiak egingo dira, eta bertan jarduerak probatzeko aukera eskainiko da.  Ate irekietan parte hartzeko izena eman behar da, nahiz eta izen ematea doakoa izan.

Irailak 9, astelehena

  • 10:30-11:30 Erorketa prebentzioa
  • 18:00-19:00 Body-Tono
  • 18:30-19:30 Hipopilatesa
  • 19:30-20:30 Pilatesa

Irailak 10, asteartea

  • 10:15-11:15 Pilatesa
  • 18:30-19:30 Spinning
  • 18:30-19:30 Zunba
  • 19:30-20:30 Batxata

Irailak 11, asteazkena

  • 08:30-09:30 Aquagyma
  • 09:30-10:30 Aquagyma

INFORMAZIO OROKORRA

  • Plaza gordetzeko, beharrezkoa da izen emate orria behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztea. Emailez ere bidali daiteke (izen emate epea zabaldu baino lehen jasotako emailak ez dira kontuan izango).
  • Erabiltzaileak bere gain hartzen du jardueren ondorioz jasan ditzakeen lesioen arriskua.
  • Bi ikastaro edo gehiago eginez gero (gutxienez batek bi egunekoa izan behar du), jarduera merkeena erdi prezioan (%50) kobratuko da.

INFORMAZIO GEHIAGO