2024ko egutegi fiskala
2023 / 12 / 052023ko azaroaren 29an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Eskoriatzako 2024rako egutegi fiskala. (Hemen deskargatu PDF)
Bertan, zorren aldizkako ordainketa muga barruan borondatez ordaintzeko epeak eta herritarrei jakinarazi beharrekoak, orokorrean, ezartzen dira.
Helbideratutako ordainagiriak
Zuzenean kargatuko dira banketxe edo aurrezki kutxetako baimendutako kontuetan.
Ordainagiria helbideratu gabe
Ordainagiria helbideratu gabe dutenei zorra ordaintzeko agiria bidaliko zaie posta arruntez helbide fiskalera. Aipatutako agiria ez bada jasotzen, borodatezko epean ordaintzeko agiria H@ZIn eskuratu behar da.
Ordaintzeko lekuak
Ordainketa honako bulegoetan eta kutxazainetan egin ahalko da: Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco Santander eta Caja Rural de Navarra.
Banku-helbideratzea: ordainketa helbideratzeko azken eguna borondatez ordaintzeko epea hasten den aurreko hilabetearen 15a izango da; Ondasun Higiezinei buruzko Zergaren eta Jarduera Ekonomikoen gaineko zergaren kasuan izan ezik, horientzako azken eguna Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritakoa izango baita.
Ordainketa epea igarotzen denean
Ordainketa epea igaro eta ordainketarik egin ez bada, zorrak premiamendu-bidez eskatuko dira eta dagozkion errekarguak eta berandutze interesak sortuko ditu exekuzio epean, eta, hala badagokio, egon daitezkeen kostuak ere ordaindu
Informazio gehiago
- H@ZI zerbitzuan 8:00-14:30
- 943 71 44 07
- h@zi@eskoriatza.eus