2025eko azaroko ohiko plenoa
2025 / 11 / 21Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bileraren akta onartzea.
- Alkatetzaren jakinarazpenak.
- Bake epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko proposamena.
- Idazkaritza-kontuhartzailetzak jarritako eragozpenak (2025eko hirugarren hiruhilekoa).
- 2025eko hirugarren hiruhileko finantza eta ekonomia arloko informazioa (Gipuzkoako lurralde historikoko erakundeen aurrekontuei buruzko 21/2003 Foru Arauaren 64. artikulua).
- Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
- Kredituak aldatzeko 20. espedientea: kreditu gaikuntza.
- Dirulaguntzen 2024-2027 Plan Estrategikoaren 3/2025 aldaketa.
- Olazar jubilatu etxeko taberna-areto zerbitzua ustiatzeko esleipen kontratua suntsiaraztea.
- “Debagoiena ehunduz” programa garatzeko lankidetza hitzarmena formalizatzeko proposamena.
- Etxez etxeko laguntza emateko zerbitzuaren kontratua aldatzea.
- Galde-eskeak.

