2025eko otsaileko ohiko plenoa

2025 / 02 / 24
  • Eguna: otsailaren 27a (osteguna)
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. alkatearen adierazpenak.
  3. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  4. Idazkaritza-kontuhartzailetzak jarritako eragozpenak (2024ko urria-abendua).
  5. Eskoriatzako Udalaren titularitateko hainbat udal eraikin eta lokal garbitzeko zerbitzua emateko kontratua esleitzea.
  6. Eskoriatzako Manuel Muñoz udal kiroldegiko eta Luis Ezeiza eskola publikoko eraikinetan beroa sortzeko sistema truke geotermikoa ezarrita berriztatzeko proiektua onartzea.
  7. Udal lokala prekarioan lagatzea “Buztin Ate elkarteari”.
  8. Eskoriatzako EH Bilduk aurkeztutako mozioa: 2025eko martxoaren 8a.
  9. Galde-eskeak.