2026ko otsaileko ohiko plenoa

2026 / 02 / 23
    • Eguna: otsailaren 26a (osteguna)
    • Ordua: 18:00
    • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bileraren akta onartzea.
  2. Alkatetzaren jakinarazpenak.
  3. Jubilatuen etxeko tabernaren ustiapena zuen aurreko esleipendunak jarritako bermea itzultzeko proposamena.
  4. Eskoriatzako Genero Berdintasunerako I.Plana (2026-2029) onartzeko proposamena eta jendaurrean jartzeko tramitea hastea.
  5. Ibarraundi baserriaren desafektazioa behin-behinean onartzeko proposamena eta jendaurrean jartzeko tramitea hastea.
  6. Udal langile eta kargu politikoen 2025eko ordainsariei aplikatzeko igoera proposamena.
  7. Deba goieneko berroneratze hirigintza baltzuaren (Suradesa) estatutuak aldatzeko proposamena.
  8. Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2026ko aurrekontuari egokitzea.
  9. Idazkaritza-kontuhartzailetzak jarritako eragozpenak (2025eko laugarren hiruhilekoa).
  10. 2025eko laugarren hiruhilekoko finantza eta ekonomia arloko informazioa (Gipuzkoako lurralde historikoko erakundeen aurrekontuei buruzko 21/2003 Foru Arauaren 64. artikulua).
  11. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  12. Kredituak aldatzeko 2026-KALD-000001 espedientea (kreditu transferentzia).
  13. Kredituak aldatzeko 2026-KALD-000002 espedientea (kreditu transferentzia).
  14. Kredituak aldatzeko 2026-KALD-000003-00 espedientea (kreditu gaikuntza).
  15. Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko eguna dela eta, EUDELek proposatutako Adierazpen Instituzionala.
  16. Galde-eskeak.