Musika eta dantza eskolan izena emateko epea zabalik dago

2026 / 04 / 28

Beheko Errota musika eskolak ikasturte berrirako matrikulazio epea ireki du. Maiatzaren 4tik 19ra ofizinan bertan egin daiteke, eta data horretatik aurrera emailez.

Honako datu hauek eman behar dira matrikula egiteko:

  • Izen-abizenak
  • Adina
  • Izena eman nahi duzun irakasgaiak
  • Harremanetarako telefonoa

Musika eskolan eskaintza handia dago 4 urtetik aurrera, eta ez bakarrik haurrentzat, baita helduentzat eta jubilatuentzat ere. Inoiz ez da berandu musikarekin hasteko, eta gogoa eta esfortzua jartzen dion edonork oso emaitza onak lor ditzake.

Ikastaroak: txistua, musika tailerra, dantza, kantua, pianoa, klarinetea, saxofoia, flauta, biolina, biolontxeloa, tronpeta, tronboia, tronpa, akordeoia, gitarra klasikoa eta elektrikoa, perkusioa, bateria, musika-hizkuntza eta koroa.