APIRILa BIRIBILa, liburuak irakurtzeko mila

2024 / 04 / 17

Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta, irakurzaletasuna sustatzeko hainbat ekintzan osatutako programa antolatu du Eskoriatzako Udalak hile honetarako.

Lehenengoa joan zen ostiralean egin zen Zaldibar antzokian, “Maitatzeari”, ikuskizun poetiko musikala, eta aste honetan honako hauek izango ditugu:

Bihar, osteguna, apirilak 18,  hiru ekitaldi desberdin burutuko dira, hirurak 18:00etan, alde batetik, Pello Añorga izango da udal liburutegian ipuinak kontatzen 4 urtetik aurrerago umeentzako, eta bestetik, bi literatur solasaldi egongo dira kultur etxean, bata euskeraz (Han ez banengo bezala), eta bestea gazteleraz (El oso ondo).

Ostiralean, apirilak 19, 18:30ean, Zaldibar antzokian, eta Musika Eskolak antolatuta, “Lagun bat badut” emanaldia  ikusteko eta entzuteko aukera izango dugu, eta ondoren,  “Ezagutuz ulertu eta ulertuz maitatu” lehiaketako sariak banatuko dira eta irabazleen lanak irakurriko dira.

Igandean, 12:30etan Zaldibar antzokian, eta aurreko urteetan bezala Literatura juntaixe izango dugu. Literatura Juntaixe ekitaldi xumea izaten da, nun, hainbat eskoriatzarrek beraiei bereziki gustatu zaien libururen bati buruz hitz egingo digute, zergatik gustatu zaien azaldu eta liburuaren zati bat irakurriko dute zuzeneko musikaz lagundurik.

Aste honetatik aurrera, eta maitzaren 31a arte, bibliotekan bigarren eskuko liburuen azoka dago. Bertan, mota guztietako liburuak egongo dira salgai (Bi liburu euro baten truke)