Apirilaren 14a, II Errepublikaren 85. urteurrena

2016 / 04 / 14

II errepublikaEskoriatzako Udalean ordezkatuta dauden alderdi politiko guztiek adostu dute Errepublika egunean bandera udaletxeko balkoian jartzea eta honako testu hau publiko egitea.

Apirilaren 14an 85 urte betetzen dira II. Errepublika aldarrikatu zenetik, gure historian benetako zuzenbidezko estatu bat ezarri zuen lehendabiziko erregimen demokratikoa. Lehenengo konstituzio demokratikoaren bidez, II. Errepublikak lehendabiziko aldiz ekarri zizkigun gaur egun oinarrizkotzat jotzen ditugun printzipioak, hala nola, pertsona guztiak legearen aurrean berdinak izatea; herri-subiranotasuna sufragio unibertsalaren bidez; laikotasuna; ezkontza zibila eta dibortzioa; lehen hezkuntza laikoa, dohakoa eta derrigorrezkoa…

II. Errepublikak gure gizartearen aldaketa, askatasun indibidual eta kolektiboaren defentsa eta justizia soziala bultzatu zituen.

Horregatik, Eskoriatzako Udalak uste du apirilaren 14a aldarrikapenerako eta oroitzapenerako eguna izan behar dela. II. Errepublika defenda zuten pertsona guztiak omentzeko eguna, bereziki, gaur egun gure egiten ditugun printzipioak eta baloreak defendatzeko den-dena, baita bizia ere, eman zuten pertsonak omentzekoa. Hain zuzen ere, 40 urtez iraun zuen erregimen totalitario, errepresibo eta atzerakoi batek indarkeriaz kendu zizkigun printzipioak eta baloreak.

Apirilaren 14 honetan errepublikako bandera izango da udaletxeko balkoian. Ez du bakarrik ilusioa eta itxaropena sortu zuen garai hurari egiten diogun omenaldia adieraziko; edozein totalitarismo, injustizia edo inposizioaren aurrean erakunde honek askatasunaren, justiziaren eta herri-subiranotasunaren alde egiten duela ere adieraziko du.