Apirileko ez ohiko bilkura
2014 / 04 / 04- Eguna: Apirilak 1o (osteguna)
- Ordua: 18:30
- Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Alkatearen adierazpenak.
- Zarimutzeko auzo alkate kargua onartzea.
- 2013ko aurrekontuaren likidazioa: aurrekontu egonkortasunari eta finantza iraunkortasunari buruzko txostenen berri jasotzea.
- Deialdiko gai zerrendan hainbat gai sartzea berrestea.
- Debagoieneko Mankomunitateko hainbat organoetarako udal ordezkariak izendatzeko proposamena.
- Kultura batzorde informatzailerako eta gizarte zerbitzuetako batzorde informatzailerako kideak eta Leintz Udal Euskaltegia mankomunitaterako ordezko udal ordezkaria izendatzeko proposamena.
- Udal erroldako datuak egiaztatzeko Bidegirekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena.
- Eskoriatzako udalerriko irabazi asmorik gabeko kultur elkarteei eta taldeei 2014an egiteko ekintzetarako kultur arloko diru laguntzak emateko oinarriak onartzea.
- 2013-2015 diru laguntzen plan estrategikoa eguneratzea.
- Gaztañadui 27 eta 29 helbideko udal lokalak alokatzeko udalbatzarrak hartutako erabakia aldatzeko proposamena.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Fepartamenduaren eta Eskoriatzako Udalaren artean elkarri informazioa emateko lankidetza hitzarmena sinatzea.
- Axtroki merkartari elkartearekin hitzarmena sinatzea Axtroki izeneko tokiko moneta sistema ezartzeko.
- Ezcurra esko s.a. enpresak abala itzultzeko egindako eskaera.
- Etorkinen eragin handiena duten udaletako gizarte zerbitzuetarako Eudelek denbora errealean eta telefono bidez egiteko duen itzulpen eta interpretazio zerbitzu ez-presentzialera atxikitzea Eskoriatzako Udala.
- Onartutako eskubideei baja ematea.
- Eskoriatzan kirol zerbitzua emateko kontratazioa: baldintza agiria onartzea eta kontratazio espedientea hastea.
- Olazar jubilatu etxeko taberna-areto zerbitzua ustiatzeko eskubidearen esleipen kontratua luzatzea.
- Ezker Anitzaren eskariz aurkeztutako mozioa erregistro zibilaren pribatizazioaz.
- Udal talde sozialistak aurkeztutako mozioa Euskadiko Udal Legeari bultzada bat eman eta onartzeari buruz.
- Eskoriatza Garbiaren eskariz aurkeztutako mozioa “2014ko otsailaren 23an egindako herri kontsultaren emaitza baliozkotzat jo eta atez ateko bilketaren ezarpena gelditzeari” buruzkoa.
- Udal talde sozialistaren mozioa Espainiako Gobernuari Toledoko Itunera itzultzeko eta gizarte segurantzaren pentsio sistemaren iraunkortasun faktorea eta errebalorizazio indizea erregulatzeko 23/2013 Legea arbuiatzeko eskatzeko.
- Bilduk aurkeztutako mozioa: “Euskal Herritarrak gara eta ozenki adierazi nahi dugu”.