APPan jaietako egitaraua eskuragarri

2024 / 06 / 26

Aurtengo San Pedro jaietako egitaraua “Eskoriatza” izeneko APPan kontsultagai dago PDF formatuan.

Aplikazioa jaitsi barik dutenek, oso modu errazean egin ahal izango dute instalazioa lotura honetan sartuta, Google Playn klikatu eta bertan agertuko da aplikazioa.

Bestela, Playstoren “Eskoriatza” hitzarekin bilaketa eginda ere aurkitu daiteke.

APPa Androiden bakarrik instalatu daiteke, ez dago Applelerako egokituta eta.

Aplikazioa eguneratzea

Dagoeneko aplikazioa instalatuta dutenek, berriz, eguneratu egin beharko dute. Horretarako lehenengo desinstalatu egin beharko da eta ondoren berriz instalatu. Hori egindakoan, aplikazioaren menu nagusian jaietako egitarauaren botoi berria automatikoki gehituko da.

Oharrak

Eguraldiagatik edo bestelako arrazoiren bategatik egitarauan aldaketaren bat eginez gero, webgune honetan iragarriko da eta aplikazioa instalatuta eta mezuak jasotzeko aukera aktibatuta dutenek, aldaketa horren berri ematen duen ohartxoa jasoko dute. Baina horretarako, beharrezkoa da aplikazioaren “Ezarpenak” eremuan “Jakinarazpenak jasotzea onartzen dut” klikatuta izatea.

Ondo pasau sanpedruak!!