APPan jaietako egitaraua osorik

2022 / 06 / 23

ESKORIATZA izeneko mugikorreko aplikazioan txertatuta dago jaietako aplikazioa eta Play Store-n eta App Store-n eskuragarri dago. Aplikazioa erraza, erosoa, sinplea eta azkarra da eta bi norabidetarako aukera ematen du: udalak herritarrari informazioa helarazteko eta baita herritarrak udalari helarazteko ere.

Instalazioa

Lehendik aplikazio hori instalatuta daukanak, lehenengo desinstalatu egin beharko du eta gero berriro instalatu, hala ohiko formatua kendu eta jaietako egitaraua ikusiko du.

Berrian berri instalatzeko, berriz,  Play Store-n eta App Store-n “Eskoriatza” hitzarekin bilaketa egin eta jaitsi ahal izango du.

Zer topatuko dugu aplikazioan?

EGITARAUA: San Pedro jaietako egitaraua kontsultatu ahal izango du erabiltzaileak, egunez egun eta baita ikuskizun edo ekintzen kategoriaren arabera antolatuta ere: musika, txosnak, gazteak, lehiaketak…

IRITZIA EMATEA: Informazioa jasotzeaz gainera, herritarrek ekitaldi bakoitzari buruzko iritzia emateko aukera ere izango dute. Horretarako, egitarauan jasotako ekintza bakoitzean sartuta “Eman iritzia” klikatu eta  1etik 5etara bitarteko puntuazioa emateko aukera egongo da eta baita iradokizunak eta iruzkinak idazteko aukera ere.

AZKEN ORDUKO OHARRAK: Eguraldia edo bestelako gora-beherak tarteko egitarauan aldaketarik egonez gero, Udalak aplikaziotik oharrak bidaliko ditu. Ohar berriak daudenean, modu destakatuan agertuko zaizkio erabiltzaileari.

HIZKUNTZA: Aplikazioa ele bitan dago eta hizkuntza aukera aldatu nahi duenak azpialdean eskumatara dagoen “Laguntza” klikatu eta hor barruan “Ezarpenak” eremuan egin beharko du.