Arana kalearen peatonalizazioa irailaren 5etik aurrera martxan

2014 / 09 / 04

Irailaren 5ean , ostirala, martxan jarriko da plaza pareko errepide zatian oinezkoei lehentasuna emango dien peatonalizazioa. Errepidea itxita egongo Bolibarko bidegurutzetik Antsoategiko biribilguneraino honako ordutegi honetan:

Ordutegia

Ibilgailuak

Erdiguneko kalea oinezkoentzako zabalik dagoen bitartean, ibilgailuak ezin izango dira bertatik pasatu, beraz, ibilgailuentzako honako bide hauek egokitu dira:

Arrasaterako norabidean ibilgailuak San Juan kaletik Hidalga kalera eta Olazar auzotik errepide nagusira etorriko dira.

Gasteizerako norabidean ibilgailuak Santa Ana auzotik Arbiñostera eta handik errepide nagusira etorriko dira.

Mapa

Larrialdietan

Larrialdi edo beharrizan bereziren bat izanez gero, udaltzainekin harremanetan jarri behar da.

Herritarren iritzia

Uztailaren 9an peatonalizazioari buruzko informazio bilerak egin ziren, herritarrei orohar eta peatonalizatutako eremuan bizi diren bizilagunei bereziki informazioa emateko helburuarekin. Bilera horietara etorritako herritarren iritziarekin Udalak hasierako proposamen bat landu zuen eta hasierako proposamen horretan itxiera ordutegi bat ere adostu zen. Hori horrela, uztailaren bukaeratik aurrera hilabeteko epea zabaldu zuen bizilagunek, nahiz edozein herritarrek, egoki iritzitako kexak edo iradokizunak aurkezteko. Horiek jasotzeko epea bukatuta eta jasotako iritziak kontuan harturik, Udalak hasieran pentsatutako ordutegia aldatu egin du. Orain jarritakoa baina, ez da erabat aldaezina. Izan ere, esperientziak erakutsitakoaren arabera aldaketak gauzatzeko aukera zabalik geratzen baita.

Peatonalizazio prozesu hau guztia oinezkoei lehentasuna ematearen alde egin da eta helburu orokorren horren xehetasun guztiek  hemen kontsultatu daitezke.

Hemen Goienak gai honi buruz egindako bideo-albistea.