Oinezkoak lehenengo

Eskoriatzan bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin, oinezkoentzako erraztasunak eskaini nahi dira. Herrigunean kotxe gutxiagoarekin, hirigunea garbiagoa, erosoagoa eta txukunagoa izango da, haurrak, edadekoak eta herritarrak oro har erosoago ibili ahal izateko.

Helburu horrekin, herriaren erdigunea peatonalizatu egin da.

Peatonalizazio Ordutegia:

Kasu berezietan:

Larrialdi edo beharrizan bereziren bat izanez gero, udaltzainekin harremanetan jarri behar da.

Ibilgailuentzako norabideak peatonalizazio ordutegian:

  • Arrasaterako norabidean ibilgailuak Dorleta auzotik Hidalga kalera eta Olazar auzotik errepide nagusira etorriko dira.
  • Gasteizerako norabidean ibilgailuak Santa Ana auzotik Arbiñostera eta handik errepide nagusira etorriko dira.

Mapa

Autobus geltokiak:

Erdiguneko eta Intxaurtxuetako autobus geltokietan ez da inolako aldaketarik egongo.

Aranburuzabalako geltokian, berriz, erdigunearen peatonalizazio ordutegian Eibarrera doazen eta Eibarretik datozen autobusak bakarrik geratuko dira.

Ordutegiak Pesako webgunean kontsultatu daitezke.

Aparkalekuak Eskoriatzan:

Mugikortasun aktiboaren aldeko apustua egin nahi dugu Eskoriatzan,  herri txikia izanik, oinez berehala iristen garelako edonora. Horretarako hemen daukazu herrian ditugun aparkalekuen mapa: