Ardo dastaketa ikastaroa Joxemi Ayerberekin

2022 / 11 / 17

Datorren azaroaren 24an, osteguna, Euskaraldiak antolatutako ekintzen artean, ardoen oinarrizko dastaketa ikastaroa egingo da, hau da, ardoaren koloreak eta ezaugarriak, usaimena, eta zaporeek ahoan dituzten ezaugarriak modu praktikoan ikasteko aukera izango da.

Zer usain du ardo batek? Lore usaina, frutena, egur nobleena? Ardo batean usain ugari aurki ditzakegu. Guztiak naturalak, mahatsetik, landatutako lekutik, elaborazio-prozesutik edo ontzetik datozenak. Zatoz usain eta zaporeen unibertso honetara. Ardoak aurpegi asko ditu, dastatu eta praktikan jarri. Gainera, azaroaren 26an, Atxorrotx kultur elkarteak antolatutako ardo eta caven dastaketa izango da plazan.

Eta hori guztia Joxemi Ayerberen eskutik, bera enologo loiolarra da, ardo dastaketa ikastaroetan akreditatutako profesionala, sektorean ibilbide garrantzitsua duena.

Ikastaroaren prezioa 5 eurokoa da eta izena emateko aukerak hauek dira:

  • Online
  • Telefonoz edo whatsappez 636 78 59 71