Asteburuan, ordu batzuez, ezingo da tramite digitalik egin udal zerbitzuetan
2023 / 02 / 03
Eskoriatzako  Udalaren  tramitazio  atarian  mantenimendu  lanak  egin  behar  dira  asteburu  honetan  eta  ondorioz,  honako  ordutegian  ezin  izango  da  tramite  digitalik  egin.
- Otsailak 4, larunbata: 8:00 – 12:00
 - Otsailak 5, igandea: 20:30 – 21:30
 
Otsailaren 6tik aurrera zerbitzua normaltasunez erabili ahal izango da, hau da egunero, 24 orduz.
Tramite telematikoak
Udal zerbitzu telematikoa erabili ahal izateko, beharrezkoa da ziurtagiri digitala izatea eta, herritarrei gogorarazi nahi zaie, hauek direla Eskoriatzako Udal atarian tramiteak egiteko baliagarriak diren ziurtagiri digitalak
- TXARTEL DIGITALA. NAN elektronikoa, IZENPE, ONA edo balio bereko beste txartel bat izan daiteke. Horretarako, txartel-irakurgailua izatea beharrezkoa da.
 - B@KQ identifikazioa. Balio eta berme juridiko altuko identifikazioa da, administrazio desberdinetan (Osakidetza, Eusko Jaurlaritza…) tramiteak egiteko aukera ematen duena, baita Eskoriatzako Udalarekin ere. B@QK-a udaletxeko H@ZI zerbitzuan eskuratu daiteke, astelehenetik ostiralera 8:00 – 14:30 ordutegian.
 
