Asteburuan, ordu batzuez, ezingo da tramite digitalik egin udal zerbitzuetan

2023 / 02 / 03

Eskoriatzako Udalaren  tramitazio atarian mantenimendu lanak egin behar dira asteburu honetan eta ondorioz, honako ordutegian ezin izango da tramite digitalik egin.

  • Otsailak 4, larunbata: 8:00 – 12:00
  • Otsailak 5, igandea: 20:30 – 21:30

Otsailaren 6tik aurrera zerbitzua normaltasunez erabili ahal izango da, hau da egunero, 24 orduz.

Tramite telematikoak

Udal zerbitzu telematikoa erabili ahal izateko, beharrezkoa da ziurtagiri digitala izatea eta, herritarrei gogorarazi nahi zaie, hauek direla Eskoriatzako Udal atarian tramiteak egiteko baliagarriak diren ziurtagiri digitalak

  • TXARTEL DIGITALA. NAN elektronikoa, IZENPE, ONA edo balio bereko beste txartel bat izan daiteke. Horretarako, txartel-irakurgailua izatea beharrezkoa da.
  • B@KQ identifikazioa. Balio eta berme juridiko altuko identifikazioa da, administrazio desberdinetan (Osakidetza, Eusko Jaurlaritza…) tramiteak egiteko aukera ematen duena, baita Eskoriatzako Udalarekin ere.  B@QK-a udaletxeko H@ZI zerbitzuan eskuratu daiteke, astelehenetik ostiralera 8:00 – 14:30 ordutegian.