Atez ateko hondakin bilketa sistemaren 2014ko datuak
2015 / 02 / 20Hona hemen 2014. urteko gaikako bilketako datuak (hiri hondakin osoarekiko):
Datuok, garbi erakusten dute, atez ateko hondakin bilketa sistema jarri zenetik gaikako bilketak izugarrizko gorakada izan duela. Horrela, Hondakinen Mahaiak adostutako gaikako bilketaren kopuru minimoa (%70) aise gainditu dute eskoriatzarrek.
Etengabeko hobekuntzan dagoen sistema – Larrialdiko gunean aldaketak
Atez ateko hondakinen bilketa sistemak, aurrez markatutako kopuruak gainditzen baditu ere, badu zer hobetu, eta horretan ari dira buru belarri mankomunitatea eta Udala. Horrela, Larrialdi guneko erabilera errazte aldera, telefono bidezko sistema jarri da martxan.
Orain arte egoera bereziren baten aurrean (oporrak direla eta egutegia ezin zenean bete, hondakin kopuru handia zegoenean, edota tamaina handiko kartoiak zeudenean…) udaletxera edo kiroldegira jo behar izaten zen Larrialdi guneko giltzaren bila. Orain aldiz, 943252288 telefonora deitu behar da eta bertan emandako jarraibideak jarraitu (tartean deitzailearen 12 digitutako zabor zenbakia eskatuko da, ontziko pegatinaren goiko aldean agertzen dena). Kode bat emango da eta horrek larrialdi guneko atea irekiko du.
Argibide gehiagorako edota edozein arazotarako jarri harremanetan hondakinen bulegoarekin:
Asteartetan: 10:00-14:00 eta 15:00-19:00
Ostegunetan: 10:00-14:00
Tel.: 943 715 453
hondakinak.eskoriatza@debagoiena.com