Autobidearen Arlaban-Eskoriatza tartea osatzeko egin behar diren lanen proiektua jendaurrean
2014 / 04 / 07Gasteiz-Eibar autobidearen Arlaban -Eskoriatza tartea osatzeko, Eskoriatzako Mazmela eta Zarimutz auzoetan egin behar diren lanen proiektua eta proiektu horrek atxikitako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri dira.
Autobidearen Arlaban-Eskoriatza zatiko obrak amaitu direnean, lan osagarri hauek egin behar direla ikusi da: Obrako soberakinen biltegien ingurumena berreskuratzeko eta inguruko paisaian txertatzeko erremate lanak; landa-bideak lehengoratzea; eta drainatze lanak. Lan horiek guztiak Eskoriatzako Mazmela eta Zarimutz auzoetan egingo dira. Horretarako, Bidegi SAk enkargatuta, Team Ingeniería y Consultoría SAk proiektu bana idatzi ditu, eta obra horiek egiteko titularitate pribatuko lursailak hartu behar dira.
Proiektuak jendaurrean egongo dira udaletxeko “Obra eta zerbitzu”etako bulegoan maiatzaren 7a arte interesatuek kontsultatu eta egoki iritzitako alegazioak eta iradokizunak egin ahal ditzaten.
Ordutegia: 9:00-14:30