Autobus zerbitzu berezia Euskal Eskola Publikoaren II. Jairako

2026 / 04 / 17

Bihar, apirilak 18, Debagoieneko Euskal Eskola publikoaren II. Jaia izango da Eskoriatzan eta Lurraldebusek jakinarazi du DG10 linea indartu egingo duela.

Hori horrela, honako gehigarriak egongo dira:

  • Irteerak Bergaratik Eskoriatzara: 10:15, 11:15 eta 12:15
  • Irteerak Eskoriatzatik Bergarara: 18:25, 19:25 eta 20:25

Egun osoko egitarau zabala eskainiko da Eskoriatzan eta horren informazio osoa www.eskoriatzakoagenda.eus  webgunean bilatu daiteke.