Autobus zerbitzu berezia Santamas egunean

2023 / 12 / 21

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde antolaketako departamentuak Lurraldebusen zerbitzua indartuko du abenduaren 22an Arrasaten ospatuko den Santamas egunerako.

9:30etik 12:30era Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasate lotzen dizuten DG10 et DG05 lineek autobus gehigarri bat izango dute, ohiko zerbitzua betetzen denean Eskoriatzatik abiatuko dena.

Errefortzu honekin zerbitzua hobetzeaz gain, pertsona gehiagok ibilgailu pribatua etxean utzi eta garraio publikoaren alde egitea lortu nahi da, jai-giroko joan-etorrian laguntzeko.

Santamasetako egitaraua