Autobus zerbitzuan aldaketak larunbatean
2025 / 02 / 25Larunbat honetan, martxoak 1, inauteriak ospatuko dira Eskoriatzan eta eguerdiko 13:00etan mozorro desfilea egingo da Luis Ezeizako patiotik Santa Marina plazaraino.
Hori dela eguerdiko 13:00 – 13:30 bitartean autobusak ez dira geratuko Gorosarri plazako geltokian eta ezta Akeita ondokoan ere.
Bitarte horretan, Arrasaterako noranzkoan nahiz Gasteizerako noranzkoan Aranburuzabalan eta Intxaurtxuetan bakarrik geratuko dira autobusak.