AUZOKO: herritarren topaleku

2021eko urriak 04

Eskoriatzako Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak elkarlanean zuzentzen duten AUZOKO egitasmoak bederatzigarren ikasturteari hasiera eman Eskoriatzan.

ZER DA?

Auzoko Eskoriatzako herritarren topalekua da. Herritar guztien hizkuntza eta kultur aniztasuna onartu eta balorean jartzen da Auzokon, eta pertsonen arteko harremanak oinarri hartuta, euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara gerturatzea du xede. Hortaz, euskarara eta euskararen mundura harrera egiteko eta herriko elkarbizitza osasuntsua eraikitzeko egitasmoa da Auzoko.

NORK PARTE HARTU DEZAKE?

Auzokon herritar orok hartu dezake parte. Parte hartzaileak bi perfilen arabera banatzen dira: euskaratik urrun bizi direnak eta euskaratik gertu bizi direnak. Biek hala biek jokatzen dute oso rol aktiboa eguneroko saioetan: euskaratik gertu bizi diren herritarrek euskararen mundua gerturatzen diete gainontzekoei, eta euskaratik urrun bizi direnek, aldiz, beraien hizkuntza aniztasunaz gozatzeko eta ikasteko aukera eskaintzen diete gainontzekoei.

FUNTZIONAMENDUA

Astean behin elkartuko dira Auzokoko bi taldeak eta Eskoriatzan 2 talde daudenez, 2 egunetan egongo da saioan parte-hartzeko aukera: asteartean edo osategun ean, arratsaldez.

Asteroko saioez gain, herritarren arteko eta eragileen arteko harreman sareak sendotzeko, bi hilabetez behin, ekintza osagarria antolatuko da.
Ordutegia: 17:30-18:30 / Lekua: Kultur Etxea

NOLA IZENA EMAN DEZAKET?