Ayotzinapan desagertutako 43 ikasleak gogoratzeko ekitaldia
2024 / 09 / 25Bihar, azaroak 26, osteguna, 10 urte beteko dira Ayotzinapan 43 ikasle mexikar desagertu zirenetik, eta EskoZap talde zapatistak ekitaldia antolatu du plazan, arratsaldeko 19:00etan, gertakari hori gogoratzeko.
Duela 10 urteko irailaren 26an, Ayotzinapako (Guerrero) Escuela Normal Rural Raúl Isidro Burgoseko ikasle talde batek Mexiko Hirirako bidea hartu zuen autobusean, Tlatelolcoko hilketa —militarrek eta talde paramilitar batek egindako sarraskia— gogoratzeko martxa batean parte hartzeko.
Poliziak eta indar militarrek elkarrekin egindako operazio batean, ikasleak zihoazen autobusak tirokatu zituzten, eta baita ikasleak berak ere. Gainera, futbolarien autobus bati ere eraso egin
zioten, mobilizatzera zihoazen ikasleetakoa zirela pentsatuta, eta gidaria eta 14 urteko futbolari bat hil zituzten.
Orduz geroztik, desagertze horiek argitzeko ekitaldiak egiten dira mundu osoan, aldarri baten pean Bizirik eraman zituzten! Bizirik nahi ditugu!