Azalpana erakusketa, Ibarraundi museoan

2019 / 11 / 13

Bihar, osteguna, hilak 14, arratsaldeko 18:00etan, Eskoriatzako Ibarraundi Museoan, eta Debagoieneko Ezker Kultur Guneak eta La FECek (Fundación Europa de la ciudadanía) antolatuta, Pero Lope artista multidiziplinarraren “Azalpana” (toda piel) erakusketa inauguratuko da.

Erakusketa azaroaren 14tik 26ra egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Igandeetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.

Hainbat diziplinatan egindako lanen bilduma batez gozatu ahal izango du bisitariak. Lan horien gai nagusia identitatea eta genero-berdintasuna dira, Pero Loperen ikuspegi berezitik.

Erakusketa honetan 22 eskultura ikusi ahal izango dira, zurezko bat izan ezik, guztiak buztinez egindakoak. Horretaz gain, akriliko eta guatxeekin egindako bi dimentsioko 10 lan ere ikusi ahal izango dira, eta baita ere 5 argazki analogiko eta 7 marrazki, grafitoz zein koloretan egindakoak. Horrela, erabilitako teknika eta diziplina artistikoetatik egindako ibilbide zabala ikus daiteke.

Egileak, Pero Lopek, zeramikarako zaletasun biziagoarekin, lurrarekin, urarekin eta suarekin konektatzen gaitu, eta baita garenaren jatorriarekin eta esentziarekin ere. Bere lanetan nabarmena da antzinako kulturen eta gizarte tribalen irudikapen ikonografiko primitiboen eragina. Naturak, ama lurrak, emakumeak bizi-zikloaren kanal gisa, genero-ekitateak … beren jarrera eta premia sortzailea piztu eta elikatzen dute. Eta ezin da ahaztu ere bere beste asmoetako bat: sexualitatea normalizatzea, desmitifikatuz eta taburik gabe erakutsiz. Horregatik, idolo gisako konposizio ikonografikoekiko interes nabarmena erakusten du, sentsualitatea eta edertasuna bilatuz.

Erakusketa bat baino gehiago, galdu behar ez den aukera bat.