Barrakak arautzeko Ordenantza zirriborroa aztergai
2024 / 02 / 06Udalaren eskumena da jaietako barraken eta azokako atrakzioen instalazioa arautzea, eta interes orokortzat jo da arautze hori Udal Ordenantza bidez egitea.
39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoaren arabera, Ordenantza egin baino lehen kontsulta publikoa egin behar da herritarrek eta eragindako erakunde adierazgarrienek zer iritzi duten jakiteko. Hori horrela, Udalak konpondu nahi dituen arazoak jasotzen dituen Ordenantza onartu aurretik, zirriborroa egin eta jendaurrean jartzen da, interesdunek aztertu eta ekarpenak egin ahal izateko.
Ekarpenak Ordenantza Proiektuari
Proposatzen den Ordenantza zirriborroa eta hori egiteko egon diren arrazoiak webgune honetan azter daitezke, eta interesdunek 2024ko martxoaren 4ra arteko epea izango dute zirriborroari ekarpenak egiteko.
Ekarpenak egiteko modua:
- H@ZI: 8:00 – 14:00, astelehenetik ostiralera.
- Online (Ziurtagiri digitala behar da)
- Webgunean
- Emailez: udaltzaina@eskoriatza.eus