Jaietan barrakak eta azokako atrakzioak jartzeko Ordenantza proiektua

Ekarpenak aurkezteko azken eguna: 2024/03/04
Ekimenarekin zein arazo konpondu nahi da:

Arazo higieniko-sanitarioak, bizikidetzakoak eta segurtasunekoak saihestea barrakak eta atrakzioak instalatzean.

Ordenantza onartu aurretik, Udalak zirriborroa prestatu du eta  interesdunek testua aztertu eta ekarpenak egin ahal izateko publikatu eta jendaurrean jartzen du.(PDF)

Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna:

Betekizun eta behar berriak direla-eta, beharrezkoa da barraken eta atrakzioen instalazioa erregelamendu/ordenantza baten bidez arautzea.

Araudiaren helburuak:

Azokako langileek azoketako barrakak eta atrakzioak instalatzean jarraitu beharreko irizpideak, erregelamendua eta oinarri arautzaileak ezartzea.

Araudi bidezko eta Araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen:

Beharrezkoa da Eskoriatzako jaietan barrakak eta azoketako atrakzioak jartzeko udal erregelamendua/ordenantza izatea.