Barrakak Santa Marinan eta ostiraletako azoka plazan

2022 / 12 / 16

Aurtengo Gabonetan egongo den berrikuntzetako bat Santa Marina plazan egokituko den barrakentzeko eremua dago. Abenduaren 16tik urtarrilaren 9ra bitarte bi barraka jarriko dira, talka-autoak eta ohe-elastikoak.

Barraken prezioa honako hau izango da:

  • Bidaia 1:2 €
  • 3 bidaia 5 €
  • 6 bidaia: 10 €

Beste aldetik, eta azken urteetan egin ohi den bezala, txurreria ere egongo da, baina Santa Ana auzoan egon beharrean, barrakekin batera Santa Marina plazan egongo da.

Barrakak Santa Marina plazan dauden bitartean, hau da, urtarrilaren 9ra arte, ostiraletako azoka plazan egingo da.