“Baso guztien barnetik, uste guztien gainetik” mitologiari buruzko erakusketa

2023 / 12 / 06

Mari, Tartalo, Basajaun, Sugaar, Gaueko…eta nola ez, Olentzero eta Mari Domingi izango dira  protagonistak Eskoriatzako Ibarraundi museoan egongo den euskal mitologiari buruzko erakusketan:  “Baso guztien barnetik, uste guztien gainetik”.

Etorri euskal mundu magikoa ezagutzera: gure arbasoen iruditeria osatu zuten eta oraindik gure herriaren memorian bizirik dirauten erraldoi, lamia, iratxo, herensuge, sorgin eta ezinkonta ahala izaki fantastikoaren bizitokia.  Erakusketa adin orotariko pertsonei zuzenduta dago; txikiak, gazteak zein helduak ongietorriak izango dira.

Bisita egunak eta ordutegia

Abenduaren 11tik 30era zabalik egongo da Ibarraundi museoan (abenduak 24 eta 25 itxita).

Abenduak 11, 12, 13, 14, 15, 18, 19, 20 eta 21

  • Ordutegia:  17:00-19:00

Abenduak 16, 17, 22, 23, 26, 27, 28, 29 eta 30

  • Ordutegia:  11.30-13:30 eta 17:00-19:00

Sarrera doan izango da eta ez da aldez aurretik hitzordua hartu behar.