Berrikuntzak Gabonetako parkean

2024 / 12 / 13

Gabonetako parkea berrikuntzekin dator aurten. Lehen egunean igerilekuan ekintza bereziak egiten ziren, baina azken urteetan interesik piztu ez duela ikusirik, egun horretarako eskaintza berritu da.

Abenduak 26ean ekintzak bi adin tarteetan banatu dira:

  • Tailer-txokoa 5 urtetik beherakoentzat.
  • Triatloi saioa 6 eta 12  urte bitartekoentzat.

Tailer-txokoa

0-5 urte bitarteko haurrentzat  txokoa izango da. Kiroldegian kantxa alboan espazio bat atonduko da koltxonetekin, irakurketa txokoarekin, aurpegia margotzeko tailerra, marrazkiak egiteko materialarekin.  Tailerra zabalik egongo da 17:00-19:30.

Triatloia

Triatloia 6 eta 12 urte bitartekoentzat izango da.

Ekintza honetan parte hartzeko aurrez izena eman beharra dago. Bakarka emango da izena eta antolatzaileek egingo dituzte taldeak.

Haurrak igeriketa, bizikleta edo korrika egiteko emango du izena (haur batek ez ditu 3 ekintzak egingo, bakarra aukeratuko du).

Aukerak hauek izango dira:

  • Igeriketan estilo desberdinak. 10-15 minutu.
  • Bizikleta spinning gelan musikarekin. 10-15 minutu.
  • Korrika kantxan edota kanpoan (eguraldiaren arabera). 10-15 minutu.

Izen ematea abenduaren 20 arte zabalik egongo da. Izena emateko HEMEN

Abenduaren 27 eta 28 Manuel Muñoz kiroldegiko kantxan ohiko puzgarriak, eskulan tailerrak, ohe elastikoak, egurrezko jolasak, bideo-jokoak, irakurketa txokoa egongo dira.

Ordutegia:  11:00-13:00 eta 17:00-20:00.

Gabon parkeko prezioak mantendu egin dira:

  • Abenduak 26:  3€
  • Abenduak 27:  5€
  • Abenduak 28: 5€
  • Hiru egunetarako sarrera 10 €