Berrikuntzekin dator Tortolis ludoteka

2025 / 09 / 24

Tortolis ludotekak urriaren 1ean zabalduko ditu ateak ikasturte berriari hasiera emateko.

Aldaketak daude, eta nagusiena zerbitzuaren kudeaketan dago. Orain bitarte, zerbitzua kudeatu duen elkartea herriko gazteez osatutako Txirikilla izan da, eta ludotekaz arduratzeaz gain, haurrei zuzendutako hainbat ekintza antolatu izan ditu. Udalak zerbitzua kontratatzeko lizitazio berria jarri zuenean martxan, lehiara Txatxilipurdi Elkartea bakarrik aurkeztu zen.

Txatxilipurdik proiektua eguneratu eta hainbat berrikuntza txertatu ditu, horien artean, asteazkenetako irteerak.

Ludotekak 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi zerbitzua izaten jarraituko du. Bertan, jolasaren bitartez, ikastetxe bietako ikasleen arteko harremanak erraztu, euskaraz eta euskarazko jostailuekin jolastu, haurrentzat interesgarriak diren proiektuak sortu eta parte hartzea sustatu, edota neska eta mutilen arteko hezkidetza landuko dira.

Zerbitzuaren dinamizazioa bi hezitzaileek egingo dute.

Familiei zuzendutako ata irekiak

Urriaren 1etik 3ra bitartean ate irekiak antolatu dira nahi duten haurrek eta gurasoek ludoteka ezagutu dezaten.

Ate irekien ordutegia arratsaldeko 16:45etik 19:15era izango da eta ezingo dira haurrak bertan bakarrik utzi.

Ikasturteko funtzionamentua 

Urriaren 6tik aurrera ondorengo ordutegia izango du zerbitzuak:

1.- Astelehen eta asteazkenetan

  • 16:15-19:15 HH eta LH batera egongo dira.
  • Asteazkenetan kanpoan egingo dira ekintzak.

2.- Astearte, ostegun eta ostiraletan

  • HH: 16:45-18:00
  • LH: 18:00-19:15

Izen ematea

Urriaren 1etik aurrera izena eman daiteke:

Ludoteka zerbitzuaren urteko bazkidetza kuota 37 €-koa da, eta hiru hilez behin ordaindu daiteke:

  • Urria-abendua: 14,50 €
  • Urtarrila-martxoa: 14,50 €
  • Apirila-maiatza: 8 €

HHko haurrek ez dute bazkidetza kuotarik ordainduko